XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Tirada: tiradari buruz adierazitako kopuru-mugapenak eta numerazioa, esandako neurri-neurrian errespetatu beharko dira produkzio bakoitzean.

- Prestakera: arlo profesionalean ohizkoa den moduan aurkeztu beharko da.

Honetarako, deialdi honen 4. eraskina eta Euskara Zerbitzuko EIMA atalean utzitako erreferentzi zinta ikuska dezake produktore orok.

Hogeitaseigarrena: Ikasmateriala benetan produzitu ondoren eta azken azterketarako aurkezten denean beste eginbehar hauek beteak daudela adierazten duen dokumentazioa aurkeztu beharko da:
1. Abestiek, irudiek, argazki-marrazkiek, bestetatiko laburbilpenek eta itzulpen zuzen nahiz egokituek jatorrizko ikus-entzunezko ikasmaterialaren egile eta/edo argitalpen eskubidedunaren baimena eskuratu, eta horren kopia legeztatua aurkeztu beharko da.

2. Lege-gordailua eta indarrean dauden beste lege-eskakizunak behar bezala bete, hori ziurtatzen duen dokumentazioa aurkeztuz.

3. Deialdi honen bidez lagundutako ikasmaterialak, egoera hori adierazten duen ondoko esaldi hau eramango du: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren laguntzaz egina.

EIMA programa, 1987.

Euskara Zerbitzuko EIMA atalean utzitako erreferentzi zintan ikus dezake produktore bakoitzak nola gauzatu daitekeen puntu hau.

Dirulaguntza eskuratzeko baldintza ekonomikoak.

Hogeitazazpigarrena: Laguntza-deialdi honetara biltzekoa den edozein ikasmaterialek deialdi honetako 5. eraskinean finkaturiko ikasmaterial ereduen antzeko produkzio-kostua izan beharko du.

Produkzio-kostu standard horretatik %25erainoko gehikuntza proposatzen duten ikasmaterialen kasuan, Hezkuntza Sailordetzak onartu ahal izango ditu, kostu-gehikuntza horretarako leudekeen arrazoien indar-balioa, banan bana, aztertu ondoren.

Hogeitazortzigarrena: Laguntza-deialdi honetara biltzekoa den ikus-entzunezko edozein ikasmaterialek pareko erdal ikasmaterialen antzeko salmenta-prezioa izan beharko du.

Salneurri standard hauen finkapena deialdi honen 4. eraskinean egiten da.

Prezio standard horretatik %25eraino garestiago diren ikus-entzunezko ikasmaterialen kasuan, Hezkuntza Sailordetzak onartu ahal izango ditu, prezio-gehikuntza horretarako leudekeen arrazoien indar-balioa, banan bana, aztertu ondoren.

Kalkulurako parametroak.

Hogeitabederatzigarrena: Aipaturiko baldintzak betetzen dituen ikus-entzunezko ikasmaterial-proiektuari dagozkion diru-laguntzak kalkulatzerakoan honako parametro eta ponderazio-indize hauek hartuko dira kontuan:
1. Defizitariotasun-maila (Y1).

1. 1. Parametro hau behar bezala balioztatu ahal izateko ondoko datu hauek hartuko dira kontuan:
Kostu orokorra (Ko): ikus-entzunezko ikasmaterialaren kostu orokorra atalez atal xehekatu beharrekoa izango da, eskaera-fitxan adierazitako berarizko atalean.